XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PASAIA ETA LEZOKO HIZKEREN BEREZITASUNAK

Sarrera

Hango eta hemengo hizkerak aztertzen dituen zientziari dialektologia esaten zaionez begira dezagun unetxo batez Pasaia eta Lezoko berezko hizkerak zein euskalki eta azpieuskalkitan sailkatu edo kokatu dituzten euskal dialektologoek historian zehar.

Pasaiaren kasuan San Pedro eta Donibane bakarrik aipatzen dituzte Koldo Mitxelenak, Pedro de Yrizarrek eta Bonaparte printzeak, azken honek hala ere, Los Pasages izena ere badarabil Pasaia multzo bakartzat hartuz R. Mª de Azcuek egiten duen bezala (Pasai (Pasages)).

Aipatutako guztiek Pasaiako hizkera edo euskalkia Gipuzkera dela diote, Gipuzkeraren aldaki edo barietate bat alegia. Bi barrutien arteko aldeak oso txikiak direla diote eta ondorioz hizkera bat legoke Pasaian. Hernaniko azpi-euskalkiaren barnean kokatzen dute zehazkiago esateko Bonapartek eta Yrizarrek.

Antxoko barrutiari buruzko aipamenik ez dago, bere berritasunagatik edo agian bertako jendea, euskalduna dena ere, beste herri batzuetatik etorria delako.